‘Mika’, baita Gipuzkoako onena ere

Gran Sol tabernako Mika pintxoak irabazi du Gipuzkoako XX. Pintxo Txapelketa. Atzo arratsaldean egin zuten finala Donostiako Maria Cristina hotelean, eta 21 finalisten artean Hondarribiko lau ordezkari izan ziren (Gran Sol, Sardara, Sugartoki eta Ondarribi), eta hiru irundar (Gaztelumendi, Felix Manso eta Manolo).

Mikaela Popek eta Mikel Muñozen prestaturiko Mika pintxoarentzat izan zen Urrezko platera, lehiaketako sari nagusia. Faboritoen zerrendan sartzen zen Mika, joan den urriaren 25ean Euskal Herriko txapelketa irabazi baitzuen. Orduan bezala, hondarribiarrek berriro biribildu zuten pintxoa atzo. Ganba eta garagardo tenpuran erretako hirugihar brotxeta da Mika, beste osagarri asko dituena (berdurak, piperrautsa, algak, maionesa, lima birrindua…), eta tipula ogia gainean aurkezten dena.

Bigarren eta hirugarren sariak Donostian geratu ziren. Zilarrezko platera Carlos Nuez sukaldari duen Oquendo jatetxeak irabazi zuen. Eta brontzezkoa Gros auzoko Galerna jatetxearentzat izan zen. Beste bi sari banatu zituen epaimahaiak: originaltasunaren saria Irungo Gaztelumendik jaso zuen, eta Eusko label saria, Next Bi donostiarrak.

Mika Mikaela Pop Mikel Muñoz

Gipuzkoako Pintxo Lehiaketako saridunak (argazkiak: ondojan.com)

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend