Denboraldi berriko lehen bisita egin zuten atzo. Igandero izango da Guadalupeko Gotorlekua bisitatzeko aukera, ordubeteko edo bi orduko formatuan.
Jose Antonio Saenz, gotorlekuko bisita gidatzen
Atzo hasi zen Guadalupeko Gotorlekuko bista gidatuen denboraldi berria. Negua pasata, eta azken asteetan segurtasun eta irisgarritasun hobekuntza lanak egin eta gero, udaberriko lehen bisita gidatua egin zuten atzo.
Arma Plaza Fundazioak eskaintzen du gotorlekua bisitatzeko aukera, bi formatutan, ordubeteko nahiz bi ordukoan.
Ibilbide luzean (irudian)
Gotorlekuko toki debekatuak bisitatzeko aukera izaten da, Juan Antonio Saez adituaren eskutik. 1900 urtean inauguratu zuten azpiegitura militarra, eta txoko bakoitzaren funtzioa zein zen azaltzen du historialariak ibilbidean zehar.
Igandero egingo dituzte bisita gidatuak, taldea osatuz gero. Erreserbatzeko, 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu edo
Arma Plazaren posta elektronikora idatzi behar da. Bisita laburraren prezioa 6 eurokoa da eta luzearena, 10 eurokoa; 16 urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar.