Behekoen porrotek hurbildu dute salbaziora

Futbola Hondarribia FE

Bigarren itzulian asko hobetu da taldearen egoera

Ohorezko Maila bukatzeko sei partidaren faltan, ia ziurtzat eman daiteke hurrengo urtean ere maila horretan jokatuko duela Hondarribia FEk. Larunbatean puntu baliotsua lortu zuten hondarribiarrek Bergaran (0-0), baina hori baino inportanteagoa izan zen Vasconiak Oiartzunen eta Urolak Pasaian galdu izana. Asteburuko emaitzen ondoren, Hondarribiko mutilen taldeak gertuago du 8. postua jaitsiera zehazten duen 16.a baino (ikusi sailkapena).

Hirugarren Mailako panorama ere alde du taldeak. Gipuzkoar bakarra jaitsiko denez —Anaitasuna izango da hori—, hiru izango dira Ohorezko Mailatik Preferentera jaitsiko diren taldea, eta ez lau.

Talde bat dagoeneko jaitsita dago, Touring, 3 puntu baino ez dituelako. Beste bi lekuetarako bederatzi hautagai daude, baina Vasconiak eta Urolak etorkizun iluna dute; 22 eta 23 puntu dituzte hurrenez hurren. Hurrengoak, Añorgak, 32, eta 33 punturekin lau talde daude, Oiartzun, Beti Gazte, Real Union eta Hondarribia. Aretxabaletak 37 puntu ditu eta Amaikak Batek 39.

Matematikoki dena posible da, partida guztiak irabazita Vasconia 40 puntura iritsiko litzatekeelako, eta Urola 41era. Baina, orain arteko bidea ikusita, jokoen puntuen erdia lortzea sekulakoa litzateke batentzat zein bestearentzat, eta emaitza horrekin ere, borrokan sartuta dauden taldeetako batek dena galtzea beharko lukete. Oso zaila, baina hurrengo asteburuetan bolada on bat harrapatuz, goikoak urduri jarri daitezke.

Hondarribia FE-k, baina, gauza bat du alde, bai Urolarekin, baita Vasconiarekin ere, averagea alde duela. 11 puntura du Urola, eta 12ra Vasconia. Hortaz, azken urteotako egoera lasaienean iritsi da taldea ligako azken txanpara. Galdu behar ez zituen partidetan ez du hutsik egin, eta talde indartsuen zelaietan emaitza on asko lortu ditu. Denboraldian zehar talde sendoagoa dela erakutsi du aurten, eta horren erakusle datu bat: urritik ez ditu bi partida jarraian galdu.

Asteburuko kirol emaitzak

Futbola orain baino gehiago zenekoaz

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend