Guardia Zibilak Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Antton Lopez 'Kubati' eta Olatz Dañobeitia atxilotu ditu goizean. Laurak libre utzi dituzte.
Hondarribiko Sortuk eta euskal presoen aldeko
Kalera! dinamikak elkarretaratzea egingo dute gaur San Pedro kalean, 19:30ean, gaurko atxiloketak salatzeko. Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Antton Lopez
Kubati eta Olatz Dañobeitia atxilotu ditu gaur goizean Guardia Zibilak. Belen Gonzalez Peñalba ETAko kide ohiaren omenezko ekitaldian “terrorismoa goratzea” leporatzen diete atxilotuei.
Iazko azaroaren 26an egin zuten ekitaldia, Lazkaon (Gipuzkoa). Ekitaldiaren ondoren, salaketa aurkeztu zuen Covite biktimen elkarteak, baina fiskaltzak ez zuen aintzat hartu.
Berria-k jakinarazi duenez, deklaratu eta gero lau atxilotuak libre utzi dituzte. Halere, deituriko elkarretaratzeak mantenduko dituzte, polizia operazioa salatzeko.
Kalera! dinamikak deituriko elkarretaratze bat