Bikote hondarribiarrak ezin izan du zestako EHko Txapelketako finala jokatu, atzelariaren lesioagatik.
Ander Portu eta Julen Basterra Hondarribiko Pilota Eskolako bi puntista kadeteek ezin izan zuten Euskal Herriko Txapelketako finala jokatu.
Larunbatean jokatu behar zuten, Jostaldin, Donostia Jai Alai taldeko bikotearen kontra. Baina Portuk sorbalda minduta zuela iritsi zen partidaren eguna eta, saiatu zen arren, ezin izan zuen jokatu. Partida hasi orduko utzi behar izan zuen kantxa, burumakur.
Pilota eskolako beste atzelari bat sartu zen bere ordez, zaleek partida ikusteko aukera izan zezaten. Baina pilotari horrek txapelketa beste talde batean utzita jokatu duenez, finalak ez zuen balio ofizialik eduki, eta donostiarrentzat izan zen garaipena. Nolanahi ere, lehen aldiz lehiatu dira hondarribiarrak maila gorenean eta finaleraino iritsi izana sekulako emaitza da. Dudarik gabe, bigarren postua ospatzeko modukoa da.
Gazte Mailako finala ere jokatu zuten larunbatean Jostaldin, kadeteen partidaren ondoren. Iruñeko Euskal Jai Alai taldeko bikotearentzat izan zen txapela, Markinari 35-31 irabazita.
Finalisten argazkia. Eskuinean makurtuta, Portu eta Basterra