Egun (korapilatsu) on!
Egun ederra izango da gaurkoa, gazteenek aurretik bizi ez duten horietakoa, hamarkadak baitira Hondarribian hainbeste elur egiten ez zuela.
Egun ederra izango da gaurkoa, gazteenek aurretik bizi ez duten horietakoa, hamarkadak baitira Hondarribian hainbeste elur egiten ez zuela. Ederra, baina baita korapilatsua ere. Autobus zerbitzuak bertan behera Gipuzkoa osoan, kotxe asko errepideetan ez atzera ez aurrera, Hondarribitik atera ezinda, edo Hondarribira ezin iritsita.
Institutuan ez da klaserik izango, irakasle asko ezin izan direlako zentrora ailegatu. Eskolak irekita (momentuz), baina autobus zerbitzurik ez. Unibertsitatean bertan behera geratu dira eskolak 15:00ak arte.
Ezinbestekoa ez baduzu, ez hartu kotxerik. Eta nahitaez beharko bazenu, arretaz ibili, eta pazientzia eduki, eta gomendioak errespetatu. Irratia piztu, eta jarraitu
Hondarribiko Hitzaren Twitter kontua, uneoro egoeraren berri izateko.
Eta gozatu!
Zuri-zuri esnatu da Hondarribia eta goizean zehar elur gehiago botako du