Katea auzoak igandean ospatuko ditu inauteriak
11:30etan abiatuko dira konpartsa guztiak. Ondoren, Kateako pilotalekuan dantza erakustaldia, diskofesta eta hamaiketakoa egingo dute.
- 11:30ean, Konpartsak Errotaxarretik abiatuko dira. Auzoko kuadrillei mozorrotzeko eta desfilean parte hartzeko deialdia luzatu diete.
- 12:30ean, dantza erakustaldia egingo dute pilotalekuan. Horrez gain, diskofesta ere antolatu dute, eguna girotzeko. Bitartean, hamaiketakoa hartuko dute desfileko partaide guztiek.