Bioterra azoka motorrak berotzen hasi da

Iazko Bioterra azokaren irudia.

Datorren ekainaren 1etik 3ra bitarte, Bioterra azoka ekologikoaren hamabosgarren edizioa egingo dute Irungo Ficoba erakustazokan. Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren inguruko feria da, eta iazko arrakasta ikusirik, aurtengo edizioa aurreratu nahi izan dute.

Horretarako, hilaren 24an, kosmetika ekologikoaren osagai eta formulei buruzko jardunaldi berezia antolatu dute, ‘Kosmetika ekologikoari buruzko ezagutza aurreratuen ikastaro profesionala’ titulupean izendatu dute ikastaroa. Bertan, jatorri ekologikoko kosmetologiaren oinarriak aztertuko dituzte, besteak beste. Ikastaroa Nasei-en sortzaile eta bio estetizista Celia eta Lorena Ortizek gidatuko dute. Bestalde, Anna Esteve nutrizionista eta erizainak ere parte hartuko du.

Ondorengoa da, hilaren 24rako antolatu duten egitaraua:

  • 10:00etatik 14:00etara, kosmetika ekologikoa zer den ikasi eta ekologikoa eta naturalaren arteko aldeak ikertuko dituzte. Ondoren, morning break ekologikoa egingo dute (etiketen interpretazioa nola egin ikasiko dute adibidez).
  • 15:30tatik 19:30tara, toxikoak eta toxikoen albo ondorioak ikertuko dituzte eta aurpegirako serum baten prestakuntza nola egin ikasiko dute.

Ikastarorako, plaza mugatuak izango direla jakinarazi dute Ficobatik. Pertsona bakoitzeko 75 euro ordaindu beharko dute partaideek.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend