Mercedesak ere, lehorretik hobe
Mercedes markako auto bat uretara erori zen larunbat arratsaldean, Hondarribiko kai berrian. Ez zen zauriturik egon.
Autoa uretatik atera zuten unea
Mercedes markako auto bat uretara erori zen larunbat arratsaldean, Hondarribiko kai berrian. Bentako aldean aparkatuta zegoen eta, nonbait, jabeari eskuzko balaztari eragitea ahaztu zitzaion. Ibilgailua mugitzen hasi zen eta, bidean oztoporik aurkitu ez zuenez, uretara erori zen. Ez zen zauriturik egon, ibilgailua hutsik zegoelako.
Garabi baten laguntzaz erreskatatu zuten kotxea eta tailerrera eraman. Ur gazitan egon eta gero, zaila izango dute ezer errekuperatzea. Akaso, arroz artean jarrita… sakelako telefonoentzako balio du.
(argazkia sare sozialetatik iritsi zaigu, eta ezin izan dugu egilea zein den zehaztu)