Aitzpea Gonzalez, zilarra ergometroko Espainiako Txapelketan

aitzpea.gonzalez

Eskuinekoa da Aitzpea Gonzalez.

Joan den asteburuan, hilaren 27 eta 28an, Ourenseko (Galizia) Castrelo de Miño herriko ergometroko Espainiako Txapelketan lehiatzen izan dira Santiagotarrak Kirol Elkarteko aulki mugikorreko sekzioko kideak. Horien artean emaitzarik esanguratsuena Aitzpea Gonzalezek lortu du, 23 urtez azpikoen mailan zilarra, txapeldunorde izan delako. Ergometroaz gain, ureko lehiak ere izan dira.

Gonzalezez gain, Irungo kirol taldeko hainbat kide izan ziren asteburuan Galizia aldean. Beheko zerrendan, emaitzak:

  • Ane Marcos laugarren izan zen ergometroko pisu arinen lehian, eta 14. skiff absolutua mailan.
  • Nerea Seijo bosgarren izan zen emakumeen kategoria absolutuan (ergometroan), eta 10. skiff-ean.
  • Ander Legazkue, ergometroan, bederatzigarren izan zen pisu arinetan, eta 13. skiff lehia absolutuan.
  • Amaiur Etxeberria, berriz, 17. izan zen Gazte Mailako ergometroan, eta 7. Gazte Mailako biko ontzian (lemazainik gabe), Ainhoa Zapirainekin batera.
  • Santiagotarrak-eko beste kirolari hauek parte hartu zuten asteburuko lehia horretan: Osertz Gonzalez, Ion Etxebeste, Asier Regueiro eta Ainhoa Zapirain.

Seijo, selekzioarekin
Nerea Seijo Espainiako Selekzioaren deia jaso du, hilaren 29tik (atzotik) otsailaren 11ra egingo den kontzentrazioan izateko, absolutu mailan. Castrelo do Miñon bertan egiten ari dira kontzentrazioa.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend