14:00etatik, Bertso Truk saioa eta bazkaria egin dute gaztetxean. Gauerako berriz, kontzertuak eta dj saioak antolatu dituzte.
Txingudi eta Gernikako bertso eskoletako kideak izan dira Lakaxitan.
Gaur, hilak 20, Irungo Lakaxita Gaztetxea bertsozaleen topagune bilakatu dute. Irungo Irunabar Bertsoaren Elkartearen eskutik, 14:00etan, Bertso Truk saioa egin dute, bazkaria eta guzti.
Hogeita hamar bat lagun elkartu dira gaztetxean, prest Txingudiko eta Gernikako bertsolariak entzuteko. Bidasotik Igauri Lopetegi, Irati Alcantarilla eta Manu Goiogana aritu dira; Gernikatik, berriz, Koldo Gezuraga, Aitor Zarraga eta Asier Galarza. Bertso saioaz gain, 21:30tatik aurrera, Oscar Benas, Instr Combo, Red Baleine eta DJ Leku eta DJ Zumitrenkok musika jarriko diote gaurko festari. Ziur gaueko ordu txikietara luzatuko dutela festa Lakaxitan.
Bertso Truk saioaz gain, bazkaria ere egin dute.