Gabonei agur esateko, 2.000 errege opil zati debalde Irunen
Errege opilak Luis Marianon emango dituzte, ostiralean, 12:00etatik aurrera. Arbelaitz gozogintza enpresan atzo hasi ziren erroskoia egiten.
Joxe Mari Arbelaitz eta Constantin Colta, errege-erroska egiten.
Luis Mariano plazan 2.000 errege opil zati emango dituzte, debalde, ostiral goizean. 12:00etan hasiko dira horiek banatzen, eta bukatu arte egongo da natadun gutiziak eskuratzeko aukera. Iaz egin zuten lehenengoz gozozaleen amets izan zen jarduera; arrakastatsua izan zelako, aurten ere errepikatuko dute esperientzia gozoa.
Arbelaitz gozogintza lantegiko kideek egingo dute erregeetako biribilki erraldoia. Atzo (asteartea) gauean hasi ziren opil erraldoirako masa prestatzen. Gaur eta bihar jarraituko dute prozesuarekin, etzi (ostirala) banaketari ekiteko. Orotara, 100 kilo irin, 100 limoi eta 200 arrautza erabiliko dituzte zeregin horretarako. Horiei, noski, gurina, azukrea eta bestelako osagaiak erantsiko dizkiete Arbelaitzekoek. Bertatik esan dutenez, 15 pertsonak lan egingo dute opil handi-handi hori egiten.
Emaitza: 50 metro luzeko errege-erroska, eta 2.000 pertsona pozik. Hori, ostiralean, Irunen.