Bihar zabalduko dituzte Irungo Zabaltza plazan kokatu dituzten izotz pista ekologikoa eta txirristek. Haurrentzako atrakzioez gain, hilabete guztian zehar hamaika kultur ekitaldi antolatu dituzte bertan.
Bihartik aurrera, irundar haur guztiek bertan jolasteko aukera izango dute.
Bihar zabalduko dituzte Irungo Zabaltza plazan kokatu dituzten izotz pista ekologikoa eta txirristek. Haurrentzako atrakzioez gain, hilabete guztian zehar hamaika kultur ekitaldi antolatu dituzte bertan. Irungo Udalak, Bidashop, Mugan eta Xtraice enpresarekin elkarlanean jorratutako egitasmoa da.
Aurtengo txirristek 35 metroko luzera dute, eta hiru metroko altueran kokatu dituzte. Bihar, 17:00etan, hasiera ekitaldia egingo dute eta urtarrila bitarte (barne) zabalik izango da. Egunero, (hilaren 18 eta 21 ez ezik), 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango dute aukera haurrek bertan aritzeko. Izotz pistaren sarrerek bi eta hiru euro arteko prezioa izango dute (adinaren arabera) eta txirristetatik botatzeko euro bat ordaindu beharko da.
Atrakzioez gain, datozen asteetan Ametsa Gazte eta Zaria Abesbatzen ikuskizunak antolatu dituzte. Bestalde, urtarrilaren 5ean erregeetako opil erraldoia egingo dute Zabaltza plazan.
Gabonetan udalak merkataritza sustatzeko egingo dituen jarduera guztientzako 193.650 euroko aurrekontuarekin ekin diola jakinarazi du.