Irungo Udalak, HS2 eskola eta IrunBreak elkartearekin elkarlanean, hiriko gazteei bideratutako programa zabala antolatu du Gabonetarako.
Gaur aurkeztu dute gazteei bideratutako programa zabala.
Irungo Udalak, HS2 eskola eta IrunBreak elkartearekin elkarlanean, hiriko gazteei bideratutako programa zabala antolatu du. Gabonetarako, jarduera ezberdin mordoa prestatu dituzte. Gaur aurkeztu dute egitarau guztia, Udaleko Gazteria eta Heziketa ordezkari Josune Gomezek, Thomas Breton epaile, HS2ko Iñaki Navascues eta IrunBreak-eko Harry eta Yero-rekin batera.
Hilaren 23an egingo dute lehen jarduera, IrunBreak Nazioarteko Txapelketa izango da. Breakdance lehiaketa Amaia Kultur Zentroan egingo dute. Ondoren, oilar bataila klasikoa egingo dute, Irungo Wrap House-ren eskutik. Egitasmorako, Martindozenea Gaztelekuaren laguntza jaso dute antolatzaileek. Hilaren 26, 27 eta 28an, 17:30tatik aurrera, XXI. Gazte Bideo Txapelketaren txanda izango da. Azken hilabeteetan aurkeztu dituzten 157 film laburretatik onenak proiektatuko eta sarituko dituzte. Egitarauarekin amaitzeko, hilaren 31ean, San Pato Silvestre titulupean,
stand up paddle surf saioa egingo dute Bidasoa ibaian, 11:00etatik aurrera.