650 aurpegiz osaturiko mosaikoa prestatu du Blagan elkarteak Euskararen Egunerako. Itsas Etxea Auditoriumean aurkeztu zuten atzo.
Miramarren ikus daiteke euskararen aldeko mosaikoa
Euskararen aldeko mosaikoa aurkeztu zuten atzo Hondarribian, Euskararen Egunarekin bat eginez. Blagan euskaltzaleen elkarteak
hilabeteak eman ditu herritarren erretratuak biltzen. Hasierako asmoa 500 lortzea zen, gero mosaikoaren eredua prestatu zuten eta txukun geratzeko 650 beharko zituztela ohartu ziren. Azkenik, 700 herritarren aurpegiak jaso dituzte.
Atzo egin zuten aurkezpena Itsas Etxea Auditoriumean, Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera antolatutako ekitaldian. Aurkezpenaren aurretik, udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariek Euskararen Egunera begira onarturiko
adierazpen instituzionala irakurri zuten.
Eider Ugartemendiak eta Joseba Sarriegik gidatu zuten mosaikoaren aurkezpena egiteko ekitaldia eta askotariko parte hartzeak izan ziren: Aitor Errazkin eta Egoitz Zelaia bertsolariak, San Jose eta Ama Guadalupekoa ikastetxeen proiekzioak, Talaia institutuko ikasleen zuzeneko musika emanaldia… Lehenago
Euskara Munduan. Besteen ahotan dokumentala proiektatu zuten, euskara ikasi duten atzerritarrekin Iñigo Asensiok hiru kontinentetan grabaturiko ikus-entzunezkoa (
ikusi trailerra).
Ekitaldia bukatuta, kalejira egin zen San Pedro kaletik barrena Miramarreraino. Bertan, San Kristobal plazan jarri dute
Itxeki euskarari goiburuko mosaikoa.