Hiriko merkataritza bultzatzeko kanpaina berria abiarazi dute

Gaur aurkeztu dute egitasmo berria udaleko kide zein hiriko saltzaileek.

Irungo Udalak, Gabonetara begira, ‘Atsegin dut Irunen erostea’ egitasmo berria aurkeztu du. Kanpainarekin erosketak hirian bertan egitea sustatu nahi dute, hiriko merkataritzari bultzada emateko asmoarekin.

Kanpaina aurkezteko, bihotz itxura duen kartela diseinatu dute. Bihotzarekin, zortzi leiho ezberdin ipini dituzte, hiriko merkataritzarekin zerikusia duten zortzi ezaugarrirekin (aberastasun sorrera,  hiriko merkataritza kontsumoa edota hirian lanpostuak sortzea, besteak beste). Irunen 1.000 denda inguru aurki daitezkeela gogoratu dute Udaletik, eta horietan erosketak egiteko deialdia luzatu dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend