Egitarau zabala prestatu dute Zuloaga Etxe berrituaren inauguraziorako. Hiritarrek zerbitzu berriak ezagutzeko aukera izango dute goiz eta arratsaldez.
Kote Guevara liburuzaina Zuloaga Etxeko atea ixten. Bihar irekiko du berriro atea
Ate irekien jardunaldi batekin inauguratuko dute ostiralean Zuloaga Etxea Udal Liburutegia. Aurretik, gaur bertan, udalbatzak bisitatuko ditu azpiegitura berriak, jauregikoak nahiz liburutegiaren zerbitzuetako batzuk jasoko dituen ondoko sotokoak.
Ostiralean, 10:00etan inauguratuko dute liburutegia, Txomin Sagarzazu alkatea bertan izango delarik. Aurreskuaren ondoren, bertaratutakoek eraikina bisitatzeko aukera izango dute, Kote Guevara liburuzainak gidatuta. Bisita gidatuez gain, egitarau zabala prestatu dute ostiralerako.
Hurrengo astean hasiko da udal liburutegiaren ohiko zerbitzua ematen Zuloaga Etxea berrituan.
Ia hiru urtez luzatu den obra bukatuta, astelehenean itzuliko da liburutegia Kale Nagusiko jauregira.
Liburutegiaren inaugurazioa
Gaur, osteguna
- 10:00tan: Udalbatzaren bisita ofiziala.
Bihar, ostirala
- 10:00etan. Inaugurazio ofiziala. Ondoren, bisita gidatua liburutegiko zerbitzuak, fondoak, eta abar ezagutzeko.
Bitartean, musika eskolako gitarra eta flauta ikasleen emanaldia, beheko solairuan.
- 17:00etan. Bisita gidatua.
- 17:00etan. Musika Eskolako saxofoi ikasleen emanaldia, beheko solairuan.
- 18:00etan. Ipuin kontaketa, 4 eta 7 urteko haurrentzat, Eneko Garaialderen eskutik.
- 19:00etan. Martxel Mariskal hondarribiar idazle eta poetaren irakurketa saioa.
- 20:00etan. Itxiera.