Italian egin dituzten Europako Joku Paralinpikoetan podiora igo da hondarribiarra, bere pisua baino gehiagoko aurkariekin lehiatu behar izan duen arren.
Aurkari handiagoen kontra lehiatu da Jokin Galarraga
Jokin Galarraga hondarribiar judoka itsuak brontzezko domina lortu du Ligurian (Italia) jokatu den gazteen Europako Joku Paralinpikoetan, -73 kiloetan. Lois Leger frantziarrarentzat izan zen urrea, eta Henry Mackney alemaniarrak zilarra.
Ama Guadalupekoa taldeko kirolaria lehen aldiz lehiatu da Espainiako Estatutik kanpoko lehiaketa batean, eta podiora igotzea lortu du. Hondarribiko klubetik goraipatu dutenez, “berea baino pisu handiago batean lehiatu behar izan duen arren, asko gozatu du txapelketan”.
Martxoan kadeteen Espainiako Txapelketa irabazi zuen Galarragak, eta maiatzean Itsuen Kirolerako Espainiako Federazioak nagusien selekzioarekin entrenatzeko gonbita luzatu zion, eta ondoren, etorkizun handikoen kontzentrazioetara joan izan da Galarraga.