Mintzalaguna eta Gurasolaguna, hartu, eman eta eragiteko
Hilaren 13ra arte dago irekita Mintzalaguna eta Gurasolaguna programetan izena emateko epea.
Hartu, eman, eragin, hori da Mintzalaguna proiektuak aurten aukeratu duen leloa. Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuak bosgarrenez antolatu du, Topagunea Euskaltzale elkarteen federazioarekin elkarlanean. Bosgarren urtea jada euskaldunak eta euskaraz trebatu nahi dutenak harremanetan jarriz. Euskara Zerbitzuak azaldu duenez, “ekimenak euskaraz aritzen direnak aritzen ez direnekin astean ordubetez elkartu eta komunitate atsegina osatzea du xede, euskararen topagune bilakatzea gerora hiria ere halakoxea gerta dadin”. Hilaren 13ra arte eman daiteke izena, eta egiten dutenen arabera osatuko dituzte taldeak. Iaz, hamahiru talde osatu zituzten herrian, bospasei kidekoak. “Baldintza bakarrak euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea dira”. Elkartzea eta euskaraz aritzea da Mintzalaguna egitasmoaren helburua, eta izena ematen dutenek horretarako ematen dute. Baina tarteka, irteerak antolatzen dituzte, eta irteera horietako batzuetan beste herri batzuetako mintzalagun eta mintzakideekin elkartzeko aukera izaten dute. Maiatzean, esaterako, Nafarroako ardo upategi batera joan ziren Hondarribiko taldeetakoak eta bertan topo egin zuten Bortziriak eta Malerrekako, Iruñerriko eta Izarbeibarko mintzapraktika programetan izena emandakoekin. Gurasoentzat, gurasolaguna Mintzalagunari lotuta, baina Talaia, San Jose eta Ama Guadalupekoa eskoletan haurrak dituzten gurasoei begira, Gurasolaguna antolatu dute aurten ere. Gurasolaguna egitasmoak haurren jarduerak kontuan hartzen ditu, gurasoentzako egokiagoak izan litezkeenak ordutegiak finkatu, eta ordutegi horiei egokitutako jardueraz adostuz. Udalak oso balantze ona egin du orain artekoaz, eta aurtengo leloak zerikusia du balantze horrekin: “Bi ekimenetan parte hartzen dutenei egindako galdeketek agerian utzi dute kideok inguru euskaldunagoa sortzeko grina dutela. Horren eragina jaso du aurtengo leloak, Hartu, eman, eragin, hori da Mintzalaguna eta Gurasolaguna proiektuek egin nahi dutena”. Izena emateko lau aukera daude, Euskara Zerbitzura joan (Pampinot kalea, 12-14), posta elektronikoz