Egitasmoaren helburua irundarren artean euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, bilguneak, ikastaroak edota irteerak antolatu dituzte.
Gaur aurkeztu dute Irunen Mintzalaguna egitasmoaren programa berria.
Gaur, hilak 9, Irungo Udal Euskaltegian gauzatuko duten Mintzalaguna programaren beste edizio bat aurkeztu dute. Aurkezpenean, Irungo Udaleko Euskara ordezkari Josune Gomez, Udal Euskaltegiko zuzendari Joxemi Aranburu, Herri Jakintzako zuzendari Gemma Urtizberea eta Irungo AEKko zuzendari Beñat Alazgara izan dira.
Euskara praktikatu nahi duten irundarrei bideratutako programa da. 5-6 lagunez osatutako taldeetan banatuko dituzte partaideak eta astean behin elkartuko dira. Euskara ordezkariak zehaztu bezala, “helburu nagusia euskaraz hitz egitea da”, eta horretarako, bilguneak, ikastaroak, irteerak edota bestelako ekintzak antolatu dituzte.
Adin tarte guztiek izango dute aukera egitasmoan parte hartzeko. Izen emateko epea, joan den hilaren 6tik 16ra bitarte ireki dute,
Irungo Udalaren Euskara Arloaren atarian, 943 50 52 73 telefono zenbakian edota Udal Euskaltegian bertan (12:00etatik 13:00etara).