Kataluniarekin elkartasuna adierazi diote irundarrek. Atzo, goizeko elkarretaratzeez gain, manifestazioa egin zuten Moskutik abiatuta.
Irunen ere egiten ari dira Kataluniako herrian abian den prozesua babesteko, eta horren ondorioz jasaten ari den errepresioa gaitzesteko ekitaldiak. Atzo, Euskal Herriko herri guztietan bezala, hirian ere egin ziren mobilizazioak.
Goizeko langileen lanuzteez gain, arratsaldean manifestazio/kalejira egin zuten Moskutik abiatuta, eta gauean kazeroladaren doinuak entzun ziren.
Behekoak atzoko bi irudi dira. Lehena, suhiltzaileen elkarretaratzearena. Hurrengoa, arratsaldeko manifestazioarena.
Suhiltzaileak, euren egoitzaren ondoan Kataluniaren alde.
Arratsaldeko manifestazioa Moskutik abiatu zen.