Atzo, 12:00etan, Zabaltza plazan bozketa sinbolikoa egin zuten. Ondoren, Colon pasealekuan, giza kate erraldoia osatu zuten.
Irundar mordoak eman zuen bozka Zabaltza plazan kokatutako hautetsontzietan. Argazkia: Angula Berria.
Atzo, Urriaren 1ean, Kataluniako erreferendumari babesa adierazteko asmoarekin, ehunka irundar kalera atera ziren. Zabaltza plaza eta Colon pasealeku inguruan Irungo Gure Esku Dago-k antolatutako elkarretaratzea egin zuten, 12:00etatik aurrera.
Esteladak eta ikurrinak nonahi, Kataluniako herritarrei babes handiena emateko. Zabaltza plazan bozketa sinbolikoa egin zuten. Ondoren, Colon pasealekuan giza kate erraldoia osatu zuten. Hona, Angula Berriak ateratako argazki sorta: