San Pedro kalea, Sant Pere egun batez
Gure Esku Dagok ehunka hondarribiar bildu ditu San Pedro kalean, Kataluniako autodeterminazio prozesuari babesa adierazteko.
Gure Esku Dagok
Demokrazia Catalunyan lelopean antolatuta, elkarretaratze koloretsua egin zuten atzo eguerdian Hondarribiko Portuan. Ehunka lagun hurbildu ziren esteladez eta ikurrinez apainduta zegoen San Pedro kalera, eta Herrialde Katalanetan abian den autodeterminazio prozesuari babesa eman zioten.
Antolatzaileek hautetsontzi handi bat kokatu zuten kalearen erdian, eta boto-txartelak banatu zituzten hurbiltzen zirenen artean, bozkatzeko aukera izan zezaten. Hondarribiarrez gain, bisitari askok hartu zuten parte urriaren 1eko erreferendumaren aldeko ekitaldi sinbolikoan.
Kataluniako erreferendumari babesa eman zioten San Pedro kalean