Hilaren 25etik 29ra bitarte, Urdanibia plazan, txirrindulari eta gidariei bideratutako bide heziketa egitasmoa antolatu dute.
Gazteak, Irunen, bide heziketa saio batean.
Datorren astelehenean, hilak 25, Urdanibia plazara bide heziketara bideratutako Mapfre karabana iritsiko da. Zortzi eta hamabi urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako doako egitasmoa da, Udaltzaingoren eskutik sortutakoa, txirrindulari eta gidariei modu arduratsu eta seguruan gidatzen erakusteko.
Gonbidapena Irungo eskola guztiei bideratu diete. Plazan bertan, karabanaz gain, haurrentzako trafiko zirkuitu bat ipiniko dute, karts-en antzeko ibilgailuetan jolastu ahal izateko. Egitasmoa hilaren 29an, ostirala, amaituko dute.