Datorren asteazkenean, hilak 20, Sonia Etxezarreta Teknifikazio Zentroan, talde guztien aurkezpena egingo dute (19:00etan).
Leka Enea taldeko kideak dagoeneko 2017-2018 denboraldian pentsatzen ari dira.
Irungo Leka Enea mahai teniseko Kluba prest dago 2017-2018 denboraldirako. Datorren asteazkenean, hilak 20, Sonia Etxezarreta Teknifikazio Zentroan, talde guztien aurkezpena egingo dute (19:00etan).
Gaur goizean aurkeztu dituzte Lekaenea taldeko hurrengo kirol konpromisoak. Kategoria guztietan taldeak dituztela nabarmendu nahi izan dute lehenik. Ondoren, Gizonezkoen Superdibisioko taldeak Burgoseko Unibertsitatearen kontra eta Emakumezkoen Superdibisioko taldeak ETM Torrelavega taldearen aurkako partidez aritu dira.
Bi talde nagusiez gain, beste kategorietako taldeek ere datorren asteburuan emango diote hasiera 2017-2018 denboraldiari. Partidez gain, mahai tenisean jokatzen ikasi nahi duten guztientzat eskolak ere antolatu dituzte hurrengo hilabeteetarako; infantilen eskola eta helduentzako eskola, hain zuzen ere. Horrez gain, lehiatu gabe kirola egin nahi duten pertsonentzat Mugitu taldea antolatu dute.