2018ko udaberrirako amaitzea aurreikusten dute Udaletik.
Joan den astean hasi zituzten obrak.
Hondarribiko Amuteko biribilgunea eraikitzeko lanak martxan dira. 2018ko udaberrirako amaitzea aurreikusten dute Udaletik. Bertako trafiko arazoak direla-eta, joan den astean hasi zituzten obrak.
N-638 errepidearen Zubieta eta Amute eremuen arteko trazatuan 50 metro koadroko biribilgune zirkular bat eraikiko dute (32 metroko zirkunferentzia eta hiru bide-adar izango ditu).
Obrak direla-eta, Irun eta GI-636 errepiderako bide-adarrek errei bakarra izango dute. Guztira, 715.701,86 euroko aurrekontua dute lanentzako.
Gainera, Jaizubiatik Amuterako bidean, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planean aurreikusitako bidegorriko lanak hasiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.