Proyesa eta Diez y Compañia enpresen esku geratu dira etorkizuneko lanak.
Hondarribiko aireportua.
Gaur, hilak 19, Aenak (Espainiako Aireportu eta Aire Nabegazioak) Hondarribiko aireportua berritzeko obren esleitze prozesuarekin amaitu du. Proyesa eta Diez y Compañia enpresen esku geratu dira etorkizuneko lanak.
Abuztuan amaitu zituzten pistaren laburtze lanekin (300 metro moztu zituzten), Europatik iritsitako segurtasun eskakizunak direla-eta. Eguneroko Bartzelona eta Hondarribia lotzen dituen Airbus 319 zerbitzua mantentzen jarraitzeko (azken egunetan Bilbon lurreratu behar izan du), zoladuran zeharka zirrikituak egingo dituzte. 04-22 pista osoan egingo dituzte zirrikitu berriak, 1.754 metro luzera eta 45 metro zabalera duen eremuan. Obra horiei, 1.427 metroko lurreratze pistaren ertzen lekualdaketekin amaitzean ekingo diote. Obren zenbatekoa 440.434 euroko izango da.