Irungo Udalak, Irun Ekintzan eta InnoBasque agentziarekin elkarlanean, hirugarrrenez, Irun Open Innovation jardunaldia antolatu dute biharko.
Bihar, hilak 19, Irun Open Innovation egitasmoa egingo dute Ficoban.
Irungo Udalak, Irun Ekintzan eta InnoBasque agentziarekin elkarlanean, hirugarrrenez, Irun Open Innovation jardunaldia antolatu dute biharko. Ficoban, inguruko eta nazioarteko hainbat aditu elkartuko dituzte.
Biharkoa berrikuntzarekin zerikusia duen jardunaldia da. Berrikuntza arlotik datozen hainbat adituren hitzaldiez gain, hiru mahainguru prestatu dituzte. Lehenengo mahaian, industriarentzako beharrezkoak diren kanpoko ekarpenei buruz arituko dira; bigarrenean, egunerokotasuna aldatzeko gai diren teknologiak izango dira mintzagai eta hirugarrenean naturak berrikuntza inspiratzen duen egoera ezberdinak ikertuko dituzte.
Jardunaldia, 9:00etatik 13:45etara eta 15:15etatik 18:00etara luzatuko da. Izen emateak, 943 50 53 36 telefono zenbakiaren bidez edota
Irun Open Innovation-en web orrialdean egin beharko dituzte.