Ama Guadalupekoa eta Bou Bizkaia, tanda berean
Atzoko sailkatze proban ez zuen hutsik egin Hondarribia Arraun Elkarteko ontziak. Estropada serioa egin zuten berdeek eta bigarren sailkatu ziren.
Ama Guadalupekoa atzo, bere saioa hasteko zain
Atzoko sailkatze proban ez zuen hutsik egin Hondarribia Arraun Elkarteko ontziak eta Kontxarako sailkatu da. Estropada serioa egin zuten berdeek eta bigarren helmugaratu zen Ama Guadalupekoa, Bermeoren atzetik (
irakurri kronika eta sailkapena).
Baina atzokoa ja ahaztuta dute hondarribiarrek, atzoko denborek ez baitute iganderako balio. Etzi hasiko da Kontxako banderaren lehia, eta bi faborito nagusiak —Orioren baimenarekin—, Bou Bizkaiak eta Hondarribiak, tanda berean bogatuko dute, bigarrenean, Donostiarrarekin eta Tiranekin batera. Aurretik, atzo txartela lorturiko beste lau traineruak uretaratuko dira, San Juan, Orio, Zierbena eta Kaiku.