Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez, 2019rako Irunek beste adinekoen zentro bat izango du Arbes inguruan.
Irungo adinekoek sanmartzialetan egindako bazkaria.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez, 2019rako Irunek beste adinekoen zentro bat izango du Arbes inguruan. Aldundiak irekiko duen zentro berriak 130 egoitza plaza eskainiko ditu.
Aldundiak Irungo Udalarekin dagoeneko hitzarmena egin du eta 2019rako irekiko dutela aurreikusten dute. Zentro berriak, guztira, 130 plaza izango ditu. Horietatik, 20 psikogeriatria unitaterako izango dira, 20 mendekotasun egoeran dauden adinekoentzat, 60 tutoretzapean egoteko eta 26 desgaitasunen bat duten mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko izango dira.
Egun, Gipuzkoan 80 urtetik gorako 49.000 adineko baino gehiago badirela gogorarazi dute. Aurreikuspenen arabera, 2016rako 56.000 izango dira. Hori dela eta, beharrezkoa ikusi dute adinekoen zentro berriak irekitzen hastea.
Aldundiko eta tokiko erakundeetako ordezkariak, gaur, Caser-Batharramen.
Azpiegitura berriaren gaineko albistea gaur eman dute Markel Olano ahaldun nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikarako foru diputatuak, Hondarribian. Bertako udal ordezkari eta erakundeetako ordezkariekin batera, Caser-Betharram adinekoentzako egoitza bisitatzen izan dira, eta bisita hori baliatu dute Arbeskoaren berri emateko.