Guztira, 94.676 euroko aurrekontua du Udalak diru laguntzetarako.
Irungo Udaleko Ongizate sailak jarri ditu martxan diru laguntzak.
Irungo Udaleko Ongizate sailak jakinarazi duenez, diru laguntzak eskatzeko epea ireki berri du. Aurten, inklusio eta promozio soziala, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna, inmigrazioa eta aniztasunaren kudeaketa sustatzen duten enpresa edota elkarteei emango zaie diru laguntza.
Diru laguntzak, Irunen ekintzak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteei bideratuak daude. Eskaera egiteko, abuztuaren 1era bitarte izango dute aukera hiriko elkarteek. Irungo HAZ-ren bulegoan edota 010 telefono zenbakian apuntatzeko aukera dago jada. Guztira, 94.676 euroko aurrekontua du Udalak diru laguntzetarako.