Eskolako materiala erosteko laguntza jasoko dute irundarrek

Diru laguntza eskatzeko epea bihar irekiko dute.

Irungo Udaleko Hezkuntza sailak eskolako materiala erosteko diru laguntzak martxan jarriko ditu bihar, hilaren 18an. Materiala eskuratzeko arazo ekonomikoak dituzten familiei zuzendutako programa da, Erosi eta Ikasi izenburupean. Jada laugarrenez errepikatu duten programa da.

Bihartik irailaren 29era arte irekiko dute eskaera egiteko epea. Udaletik gogorarazi nahi izan duten bezala, erosten den materialaren faktura ondo gorde behar da, eskaera prozesurako beharrezkoa baita. Irunen erroldaturik dauden DBH-ko ikasleek jasoko dituzte diru laguntzak. Gainera, Hiriko Sustapeneko ordezkari Miguel Angel Paezek aipatu bezala, “hiriko familiei ematen dien babesaz gain, laguntza horien helburua bertako dendetako kontsumoa dinamizatzea da”.

Familiak duen diru sarreren arabera, baliteke norbait deialditik kanpo geratzea. Irungo HAZ-ren bulegoan eskaera orriak eskuratzeko aukera dago. Guztira, 200.000 euroko aurrekontua dute Udalean programarako.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend