Georgia eta Suediako ikasleei harrera egin diete
Irungo Udalbatzako kide ugarik 30 ikasleri harrera egin diete gaur goizean.
Irungo Udalean egin diete harrera ikasleei.
Irungo Udalak antolatutako ‘Kirolak akzioan-Gazteak berdintasunaren alde’ programaren barruan, hilaren 10etik 17ra bitarte, beste herrialdeetako ikasleei harrera egin eta egingo diete. Gaur, Georgia eta Suediako ikasle talde baten txanda izan da. Kanpoko herrialdetako ikastetxeek egindako urteko hirugarren harrera izan da gaurkoa.
Irungo alkate Jose Antonio Santanok, Gazteria eta Hezkuntza saileko ordezkari Josune Gomezekin batera, Georgia eta Suediako 30 ikasleri harrera egin diete gaur goizean. Bertan ere Udalbatzako hainbat kide izan dira. Ikasleak 13-17 urte bitarteko gazteak dira.
Harrera horiekin, Europa eta Kaukaso inguruko kirola oinarri bezala harturik, genero berdintasunarekin erlazionatutako aukera eta erronkak ikertzeko aukera ematen diete ikasle gazteei. Gainera, bestelako kulturak ezagutzeko aukera paregabea da programa. Datozen egunetan, Irungo gaztetxoekin batera, Europatik etorritako gazteek hamaika kirol eta kultur ekitaldiz gozatuko dute.