'Sasiarkazia (robinia pseudoacacia I) espezie inbaditzailearen azterketa dendrokronologikoa bidasoa behera eskualdean' lanarengatik jaso dute beka.
Jose Antonio Loidi bekaren irabazleak izan dira gaur Udalean, Josune Gomezekin batera.
Aurtengo Jose Antonio Loidi euskarazko beka Irungo bi emakumek eskuratu dute. Hamahirugarren aldiz, Josune Gomez Euskarako ordezkariak euskaraz egindako ikerketak sustatzeko beka saria banatu du gaur Irungo Udalean.
Maddi Mujika eta Nerea Amaia Laskurain irundarren
Sasiarkazia (robinia pseudoacacia I) espezie inbaditzailearen azterketa dendrokronologikoa Bidasoa Behera eskualdean ikerketa lanak jaso du beka.
Bi urtetik behin banatzen den bekaren helburua euskaraz egindako edonolako ikerketak suspertu eta bultzatzea da. Antropologia, filologia, toponimia edota literaturaren inguruko hiru ikerketa lan aurkeztu dituzte azken bi urteotan. Horietatik irabazlea zein izango den aukeratzeko, bost kidez osatutako epaimahai baten eskuetan geratu da erabakia.
Gaurtik aurrera, 12 hilabeteko iraupena izango du bekak. Ikerketa lanetarako, 9.000 euroko laguntza jasoko dute irabazleek.