Zuloaga Etxeko liburutegi berritua urrian zabalduko dute

liburutegia.hondarribia

Jada itxita dago modulukako behin-behineko liburutegia.

Liburutegi publikorik ez du izango Hondarribiak urrira arte. Zuloaga Etxekoa berritzen izan diren bitartean zerbitzuan izan den modulukako behin-behinekoa itxi, eta urratsak egiten hasi dira behin betikora material guztia eramateko. Hori ekaina, uztaila, abuztua eta irailean egingo dute. Udalak jakinarazi duenez, urrirako egongo da prest Zuloaga Etxeko liburutegia, “ziur pena mereziko duela”, esan du Kalixa Silanes Kultura zinegotziak.

Udalak ezinbestekotzat eman du liburutegia ixtea, inbentarioa, xahuketa, antolamendua, garraioa egin, eta liburutegi berrian 55.000 liburu kokatzeko. Horri, multimedia euskarriak gehitu behar zaizkio. Liburutegirik gabe hainbat astez ez egotea eragozpena dela onartu du udalak, “baina saiatu gara ahalik eta erabiltzaile gutxien dagoen garaian egiten lekualdaketa”.

Ekaina eta uztaileko lehen hamabostaldian inbentarioa eta xahuketa lanak egingo dira; uztaila bukaerarako Zuloaga Etxea altzariz hornituko dute; abuztuan eta irailean liburuak antolatuko dituzte Zuloaga Etxean, den-dena urrirako prest egon dadin. Hori udalak aldaketarako landu duen kronograma.

Gaiaren harira, Abotsanitzek gutuna helarazi zuen HITZAra.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend