Eskualdeko anbulantzien kobertura indartzeko eskaera babestu du Irungo Udalak

DYA bbs

DYAren erakustaldi bat, Hondarribiko San Pedro kalean.

Eskualdeko anbulantzien kobertura indartzeko eskaera babestu berri dute Irungo Udalean. Gaur goizean elkartu da bozeramaileen batzordea udaletxean, eta bihar jakinaraziko dio alkateak hitz egindakoa Eusko Jaurlaritzari.

Gaurko Batzordean Bidasoko eskualdeari eragiten dion anbulantzien koberturako aldaketen inguruan aritu dira. Bihar, hilak 20, Irungo alkate Jose Antonio Santano, Fatima Ansotegi sailburuordearekin eta Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazurekin elkartuko da, “egun dauden zerbitzuak mantentzeaz gain, beste unitate batekin errefortzua” martxan jartzeko asmoz, aipatu du Irungo alkateak.

Jaurlaritzaren asmoa da Hondarribian oinarrizko zerbitzua ematen duen anbulantzia bat, erizaintza zerbitzua duen bategatik ordezkatzea, “gure eskaera da ez bakarrik egun dagoen anbulantzia zerbitzua mantentzea, baizik eta hori indartzea, sektoreko profesionalek eskatu duten moduan”.

Gainera, anbulantzien kobertura handitzea eskualdeko hiritarrei “lasaitasuna emateko baliagarria”  izan daitekeela aipatu du.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend