Datorren igandean, hilak 18, infantil eta alebin kategorietako 60 pilotu inguru lehiatuko dira.
Iaz Puianako zirkuituak jasotako trial txapelketaren irudia. Igandean, Gipuzkoako BBT Txapelketa jasoko du.
Datorren igandean, hilak 18, lehenengo Irungo Hiria Gipuzkoako BTT Txapelketa egingo dute Irunen. San Pedro eta San Martzial jaietako programaren barruan kokatu dute txapelketa eta infantil eta alebin kategoriatan lehiatuko dira txirrindulariak.
Irungo Puianak jasoko du mendi bizikleten txapelketa. 11:00etatik 13:00ak bitarte, 60 pilotu baino gehiago lehiatuko dira. Irungo Txirrindularitza Elkarteak antolatu du txapelketa, Irungo Udaleko Kirol arloarekin elkarlanean. Igandeko probarako, Puianako zirkuitua birmoldatu dute, pilotuek mendiko bizikletentzat zirkuitu paregabea izan dezaten.