Egunsenti Urrekara Greziako alderdi neonaziaren gorakada lantzen duen 'Golden Dawn a personal affair' dokumentala proiektatuko dute ostegunean Hondarribian.
Egunsenti Urrekara alderdiko jarraitzaileak
Egunsenti Urrekara eskuin muturreko alderdi greziarraren bilakaera lantzen duen
Golden Dawn, a personal affair dokumentala proiektatuko dute bihar, osteguna, Hondarribiko Muara elkartean. Aggeliki Korounis kazetariak errodatu du, eta Juan Etxenike kazetari irundarrak aurkeztuko du. Grezian lau urtez bizi izan da Etxenike, eta neonazien lehen urteetan ezkerreko mugimenduekin harreman handia izan zuen bertan.
Golden Dawn, a personal affair dokumentalak Egunsenti Urrekara oso gertutik jarraitzen du (ikusi trailerra behean). Korounisek, alderdi neonazia Greziako hirugarren alderdi bozkatuena izatera bultzatu zutenen pentsamoldean barneratzen saiatzen da, eta bere obsesio pertsonalen, kezken eta beldurren bitartez, eskuin muturrekoen gorakada ikertzen du. 2016an estreinatu zuten eta hainbat jaialdietan proiektatu dute, besteak beste, Cannesen, eta sari eta izendapen ugari izan ditu.
19:00etan hasiko da emanaldia. Proiekzioaren ondoren, Etxenikeren azalpenak entzuteko aukera izango da, eta ikusleen zalantzak argituko ditu.