[Galeria] Jende gutxi, sormena soberan
Jende gutxi izan da aurten Basque Market azokan. Itsas Etxean elkartu diren sortzaileek denbora gehiago izan dute elkar ezagutzeko.
None Super Heurek, Alde Zaharreko kartoizko maketa sortu du asteburuan zehar
Bustitik hasi eta bustitik bukatu. Hala joan da
bigarren Basque Market azoka. Hondarribia, Iruñea eta Baionako hamabi sortzaile, beste bi gonbidatu, haurrentzako tailerrak eta zuzeneko musika, hori guztia bildu du aurtengo egitarauak. Itsas Etxetik kanpora, Portuko hamazazpi merkatarik bat egin zuten azokarekin, eta euren produktuak kalera atera zituzten. Edo saiatu ziren, ez baitzen ezertarako girorik.
Iazko jende uholdearen ostean, aurten jendea gutxi izan da Basque Marketen, baina kreatibitatea soberan. Salmentak, ez ziren aurretik esperotakoak izango. Baina beste helburu bat du ekitaldiak, sortzaileak euren artean harremanetan jartzea, etorkizunari begira elkarlanak sustatzeko. Horretarako astirik izango zuten asteburuan zehar.