Ttipi-ttapa aritzeak osasuna dakar, eta saria
Ostiralero egiten dute Ttipi-ttapa. 60 urtetik gorakoentzako programa da, Nagusilaneko boluntarioen laguntza izaten duena.
Ttipi-ttapako ibiltariak eta arduradunak, Kiroletako eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziekin
Ttipi-ttapa programan parte hartu duten hondarribiarrei saria eman diete, oparitxo bana partaide bakoitzari. Onarpena egin zaie Kasino Zaharrean, kirola eta ohitura osasuntsuak sustatzeagatik. Izan ere, hori da 60 urtetik gorakoei zuzentzen zaien osasun programaren helburua.
Ostiralero egiten dute Ttipi-ttapa, 11:00etan Itsas Etxetik abiatuta. Zailtasun desberdineko ibilaldiak egiten dituzte, ordu eta erdikoak, eta Nagusilaneko boluntarioen laguntza izaten dute. Aurten 20 ekitaldi egin dituzte eta uztailaren 28ra arte egingo dute, ostiralero.