Outlet herrixka eraikitzearen kontra elkarretaratuko dira ostegunean. Hidrokarburo talde batek Gaintxurizketan 100 saltoki eraikitzea proposatu du.
Gaintxurizketako Zaldunborda lurzoruan 100 saltokiko outlet herrixka bat eraikitzearen kontrako elkarretaratzea egingo dute ostegun arratsaldean Hondarribian. 19:00etan elkartuko dira Damarri plazan, Zumardiaren parean.
Abotsanitzek egin du deialdia baina dagoeneko beste hainbat babes lortu ditu, horien artean EH Bildurena. Koalizioarekin batera, deialdiarekin bat egin dute Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteak biltzen dituen Dendarteanek, hainbat eragileren elkargune den Bidasoaldeko Lagunak plataformak (Eguzki, Ekologistak Martxan, SEO/Birdlife, Itsas Enara, Federacion Oiasso 2000 auzo elkarteen elkargoa), eta Jaizkibel Amaharrik.
Abotsanitzek jakinarazi duenez, kontzentrazioa ahalik eta zabalena izateko lanean ari dira.
Ekologistentzat, Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoari kalte handia egingo lioke outlet herrixkak