Valentziako Espainiako Txapelketan domina lortutako hirurek parte hartuko dute, Aitor Goikoetxeak, Javier Estevas-Guilmainek eta Jon Pascualek.
Ezkerretik, Pascual, Estevas-Guilmain, Veitia entrenatzailea, eta Goikoetxea
Kadete Mailako judoko Europako Kopa jokatuko dute asteburuan Coimbra hirian (Portugal), eta Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldeko hiru kirolarik parte hartuko dute.
Aitor Goikoetxea eta Javier Estevas-Guilmain -60 kiloetan, eta Jon Pascual -81 kiloetan, dira Coimbrara bidaiatuko dutenak, hain zuzen ere,
Espainiako Txapelketan domina lortutako hirurak. Goikoetxea, gainera, Espainiako selekzioarekin lehiatuko da. Orotara, 23 herrialdeetako 338 judoka daude izena emanda Coimbrako txapelketan.
Ama taldeko entrenatzaile Ronaldo Veitia joango da Portugalera hiru hondarribiarrekin.