40 bazkide lortu ditu momentuz proiektuak eta 100 arteko aukera eskaintzen du. 50era heltzea ez dutela zaila ikusten esan dute, "horrekin bidegaragarria litzateke".
Gaur zabaldu dute LaboreTxingudi.
Gaur zabaldu ditu ateak
Labore Txingudiren dendak. Lakaxitaren lehenengo solairuan kokatuta inaugurazio ekitaldia hartu du gaur eta bazkide zein bazkide ez direnak hurbildu dira bertatik bertara ezagutu eta zein produktu eskainiko dituen ezagutzera. Pozik azaldu da Dornaku Lantz Labore Txingudiko kidea, eremu fisiko bat duelako jada proiektuak eta bertako produktuak erosten hasteko aukera izango delako.
Momentuz ez ditu dendak eskainiko dituen produktu guztiak, “pixkanaka” ari dira, baina horietako bakoitzaren atzean historia bat dagoela nabarmendu du Lantzek, “bidea ongi hasi dugu eta espero hala jarraitzea”.
40 bazkide lortu ditu momentuz proiektuak eta 100 arteko aukera eskaintzen du. 50era heltzea ez dutela zaila ikusten erantsi du Lantzek, “horrekin bidegaragarria litzateke”.
Oinarrizko proiduktuak lehenik
Olioa, arrautzak, pasta, arto irina, gatza, kafea, azukrea, kontserbak, marmeladak, askotariko kontserbak, gazta, esnekiak, egoskariak, ogia… Oinarrizko produktu horiekin abiatu du bidea gaur Labore Txingudik, “zabaltzen joango gara produktuen gama”. Astelehen, ostegun, ostiral eta larunbatetan zabalduko ditu ateak dendak: ostegun eta astelehenetan 16:00etatik 20:30era; eta ostiral eta larunbatetan, berriz, 09:00etatik 14:30era.
Ikusteko, erosteko eta dastatzeko aukera ere izan dute bertaratu direnak, inauguraziorako pintxoak prestatu baitituzte. Salmentan ere hasi dira. Inaugurazioaren aitzakiarekin asko izan dira lehen erosketa egin dutenak. Bazkidea izan behar da bertan erosi ahal izateko, baina lehenengo erosketa egiteko aukera izango dutela bazkide ez direnak ere azaldu du Lantzek, “erosi, produktuak probatu, ikusi eta interesatzen bazaie bazkide egin daitezen, eta horretara gonbidatu nahi dugu jendea”.