Esloveniako ikasle eta irakasleak, asteko bigarren ongi etorriak
Gaur goizean egin diete ongi etorria Irungo Udalean Maribor hiriko ikastetxeko bateko ikasle eta irakasleei.
Irungo Udalean egin diete harrera ikasle eta irakasle esloveniarrei.
Gaur goizean egin diete ongi etorria Irungo Udalean Maribor hiriko ikastetxe bateko ikasle eta irakasleei. Astean bigarrenez, Milango Via Linneo ikasleei astearteko harrera egin ostean, Esloveniako ordezkaritzari agurra egin diete gaurkoan.
Irungo alkatea Jose Antonio Santanok, Udaleko hainbat langilerekin batera, 24 pertsonako talde esloveniarrei harrera saioa egin diete. Maribor hiriko ikastetxe batek Txingudi Ikastolarekin duen elkartruke programa dela-eta, biharko egunera arte Irunen izango dira, bertako kultura eta hiria ezagutzeko. Irungo Txingudi Ikastolako ordezkaritza martxoaren 7an Mariborren izan zen.