Ongi etorri Irunera!
Gaur goizean, Irungo Udalean, Milango Via Linneo eskolako ikasle talde bati ongi etorria egin diete.
50 ikasle italiar izan dira Udalean, Toki Alai ikastetxeko trukea dela-eta.
Gaur goizean, Irungo Udalean, Milango Via Linneo eskolako ikasle talde bati ongi etorria egin diote. Toki Alai ikastetxeko ikasleekin egin dute trukea.
Irungo alkatea Jose Antonio Santano, Udaleko hainbat langilerekin batera, 50 ikasle italiarren taldeari harrera egin diete. Talde horretan, ikasleez gain, Milango Via Linneo ikastetxeko eta Toki Alai-eko hainbat irakasle izan dira. Italiatik etorritako ikasle taldea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira.
Irungo Toki Alaiko delegazioa apirila hasieran joan zen Italiara, ‘Three, two, one… action’ tailerraren barruan sortutako jarduera horretan. Jada Bidasoan dauden ikasle italiarrak hilaren 12ra bitarte Irunen geratuko dira.