Eusko Alkartasunak Nestor Basterretxea zena omenduko du

Eusko Alkartasunak (EA), Gazte Abertzalea-ek (GA) eta Alkartasuna Fundazioak Nestor Basterretxea zena omenduko dute larunbat eguerdian Hondarribiko Arma Plazan, “euskal kulturaren eta nortasunaren alde egindako lana eskertzeko”. Ekitaldia 12:30ean hasiko da eta Asier Gomez GAko idazkari nagusiak, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak —artistaren sorlekua—, eta Pello Urizar EAko idazkari nagusiak parte hartuko dute.

Horren aurretik, 10:30ean, Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna goiburuko mahai-ingurua egingo dute handik metro gutxira, Denda kaleko Kultur Etxean. Antolatzaileen arabera, “mugak gainditzeko eta elkartasuna lantzeko mahai-ingurua izango da”.

Nestor Basterretxea Zinbaue

Nestor Basterretxearen ‘Zinbaue’ eskultura, Arma Plazan

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend