Irungo Gure Esku Dagok maiatzaren 21erako aurkeztu duen moto irteera aurkeztu du Palmera Monteron.
Euskal Herri osoko motorzaleak bildu nahi dituen iniziatiba aurkeztu du gaur Irungo Gure Esku Dago-k. 2018rako motorrak berotzen izenburupean, proposamen originala eta berritzailea aurkeztu dute gaur eguerdian Irungo Palmera Montero Gizarte Zentroan: erabakitzeko eskubidearen aldeko lehen moto irteera antolatu dute maiatzaren 21erako.
Agerraldian azaldu dutenez, herriko motorzale talde batek proposatuta hasi ziren moto irteera antolatzen, eta Irungo motorzaleei ez ezik, Euskal Herri osoko motorzaleei luzatu diete parte hartzeko gonbidapena.
Zehaztu dutenez, maiatzaren 21ean, Irungo Urdanibia plazatik abiatuko dira motoak, 10:00etan, eta bi ordu lehenagotik han bertan kreditatzeko aukera izango dela aurreratu dute. Motoak, Bidasoa, Bortziriak eta Oarsoaldea zeharkatuko dituzte, eta ibilbidean zehar, zenbait herrietan, hainbat jarduera antolatuko dituztela aurreratu dute.
Moto irteeraz gain, egun berean, Irungo Urdanibia plazan egun osoko festa antolatuko dutela iragarri dute. Kale animazioa, lehiaketa gastronomikoa, txosna eta kontzertuak izango direla aurreratu dute.
Moto irteeran parte hartu nahi dutenek badute jada izena emateko aukera, posta elektronikoz mezua bidalita. Horrez gian, Irungo Gure Esku Dado taldearen facebook orriaren bidez informazio zehazten joango direla jakinarazi dute.
Agerraldi jendetsua egin du gaur Irungo GEDek, herriko aurpegi ezagun askok babestua. Prentsa agerraldira bildu direnek adierazi dutenez, moto irteera “Euskal Herri osoan burutzen ari diren herri galdeketa eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen guztien olatu berdinean kokatzen da” eta iragarpen bat egingo dute, Irunen baita ere datorren urtean erabaki nahi dutela aurreratuz.
Udala, erabakitzeko eskubidearen alde
Erabakitzeko eskubidearen aldeko mozioa onartu zuen Irungo plenoak lehengo asteazkenean, EH Bilduren iniziatibaz, eta SPI eta EAJren aldeko botoekin.
EH Bilduk erabakia “historikotzat” jo du, azaldu dutenez urte asko pasatu behar izan direlako ikustarazteko etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki behar dela defendatzen dutenak gehiagoa direla ikustarazteko.
Bide beretik, EAJri eta SPIri “eskua luzatu” die koalizio abertzaleak, “etorkizunean akordio gehiagoetara iristeko”.
Azkenik, herritarrei erabakitzeko eskubidearen aldeko iniziatibetara batzeko deialdia luzatu diete.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.