Irungo Tunk aretoak Euskal Metal Fest VIII jasoko du larunbatean. Taldeen artean, Blaze Bayley Iron Maiden taldeko abeslari izandakoa.
Blaze Bayley.
Euskal Metal Fest VIII egingo dute larunbatean Tunk aretoan. Kartela mardula da: Blaze Bayley (Iron Maiden taldeko abeslaria 1994-99 epean), Elbereth, Xtasy, Alterevo eta Fear Croud izango dira aretoan dezibelioak barreiatzeko arduradunak. Jaialdia 19:00etan hasiko da.
Sarreren prezioa, aurretik erosten badira, 16 eurokoa da. Horiek
Internet bidez edo honako tokietan eros daitezke: Errenteria-Oreretako Touring tabernan, Donostiako Minuto y medio tabernan, eta Donostirock-en. Egunean bertan sarrerak erosiz gero (Tunk-en), sarreren prezioa 20 eurokoa izango da.
Irun Zuzenean egitasmoaren barruan dago kontzertua.