Errefuxiatuen aldeko ekitaldia prestatu du Amnistia Internazionalek larunbaterako Irunen
Iazko maiatzean Katsikaseko errefuxiatuen kanpalekuetan ateratako argazkia.
Errefuxiatuen aldeko ekitaldia prestatu du Amnistia Internacional-ek larunbaterako Irunen.
Hiria inauguratzen dugu lelopean, gizartea errefuxiatuen krisian inplikatzeko deialdia luzatu dute herritarren artean. Donostia, Gasteiz, Eibar eta Irun hiriak izango dira larunbatean ekitaldi horien agertokiak.
Abegitsua naiz manifestua irakurri ostean, hiri abegitsu bezala eszenaratuko duen zinta mozteari ekingo diote. Ondoren, ekitaldia hasiko dute.
Ekitaldia aldarrikapen saio bat izango da. 17.000 errefuxiaturi harrera egiteko konpromisoa hartu zuen Espainiako Estatuak, baina oraindik 1.141 errefuxiatu iritsi dira bakarrik. Konpromiso hori betetzeko eskaera zabaltzeko bideratu da mobilizazioa.
Gainera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri bakoitzak zenbat errefuxiatu jaso ditzakeen zehaztea beharrezko ikusten dute Amnistia Internacional-etik. Horrela, errefuxiatu horiei etxebizitza bat, hizkuntza ikasketak eta zerbitzu sozialak eskaintzeko herri bakoitzak norainoko ahalmenak dituen ikusteko baliagarria izango da.
Ekitaldia bihar (larunbata, hilak 4) izango dira, 12:00etatik aurrera San Juan Plazan. Honetan, panfletoak banatuko dira, poema irakurketak eskainiko dira eta kontzertu ezberdinez gozatzeko aukera izango dute irundar guztiek.