Tomas Elgorriaga aurten geratu daiteke libre, eta epaia irmoa da

Bost urteko zigorra ezarri diote Frantziako Freury-Merogis espetxean preso dagoen Tomas Elgorriaga Kunze hondarribiarrari, eta horietatik bi ez lituzke espetxean bete beharko, baldintzapean aske baizik. Hortaz, urtea bukatu aurretik libre geratuko litzateke, 2014ko urrian atxilotu baitzuten.

Iaz zigor bera ezarri zioten, bost urtekoa, baina bi urte bakarrik espetxean egiteko eta beste hirurak baldintzapean libre; hau da, fiskaltzak errekurritu izan ez balu, iazko urritik kalean legoke Elgorriaga. Baina fiskaltzak errekurritu zuen eta berriro epaitu behar izan dute. Urtarrilaren 19an epaitu zuten berriro eta gaur ezagutu da erabakia. Parisko Apelazio Auzitegiko presidenteak jakinarazi duenez, urtebetean luzatu diote espetxealdia, baina bost urteko zigorrari eutsita, hau da, hiru urte espetxean eta beste bi kalean, baldintzapean.

Nolanahi ere, zehazteke geratzen da sententzian nola eragingo duen Alemanian preso emandako denborak. Gauzak horrela, presoaren abokatuek oraindik ez dakite zigorra noiz beteko den, baina pozik azaldu dira ebazpenarekin. Gainera, Elgorriagari ez diote ezarri Frantziako estatuan bizitzeko debekurik, eta Elgorriagaren ingurukoentzat berri oso ona da hori, “aurrekaria bilakatu daitekeelako”.

Tomas Elgorriaga argazkia

Tomas Elgorriaga hondarribiarraren aldeko elkarretaratze bat

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend